XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Axuri suizidak ere jaiotzen dira bizitzen hasi baino lehen bizitzaz aspertuak, titirik hartu nahi ez dutenak, indarrean bizitzera behartu behar izaten direnak.
Gogoeta hauetan sartua nengoen, bizitza eta heriotza elkarrengandik hain urruti eta era berean hain hurbil nola dauden pentsatzen, haize bolada fresko batek apur bat esnarazi ninduenean.
Zeruan belatxinga bandada bat zebilen Malkorra ondoko erreka aldean.
Ez omen zen ardi zaharra, alanbre hesian trabatutako arkume gaixo bat omen zen haiek aztoratzen zituena, hori esan zidaten behintzat herrira iritsi nintzenean.
Urte hartako aste santuko oporrak bukatzear zeuden eta eguraldia bera ere alfertua zegoela zirudien.
Nik behintzat ez neukan hurrengo egunean eskolan hasteko gogo handirik.
Ez nekien zerekin hasi, eskulanekin, edo matematika buruketaren batzuekin buruak astinduz
Berdin zaiok, zerbait asmatuko diat...
Halako batean, nire goizeko paseotik bueltan abiatzera nindoala kukua entzun nuen.